118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, abeltzaintzako instalazioen erregulazioari buruz. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2026ko ekainaren 2an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Corellako Udalak abeltzaintzako instalazioen ezarpena antolatu nahi du, halakoak onarturik, baina udalerriaren nortasuna ere errespetaturik. Hala, ezarri nahi du lehenagoko balioekin bat datorren erregulazio bat, aintzat harturik lurraldean lehendik eta etorkizunean eragina izanen duten elementuak, ureztalurreko eremuak bereziki.

Ikusi da hasiera batez onesteko izapidetu daitekeen dokumentu bat, aldaketa egituratzailea egiteko Corellako Udal Plan Orokorrean, zeina aurkeztu baitu Rosa Sola Escribanok 2026ko maiatzaren 19an (sarrera-erregistroa: 1867/2026), honako izen honekin: "Corellako Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea. Abeltzaintzako instalazioen erregulazioa eta Udal Plan Orokorraren aldaketaren Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua. Abeltzaintzako instalazioak".

Kontuan harturik udal arkitektoaren eta idazkariaren txostenak.

Kontuan harturik Hirigintza Batzordearen aldeko txostena, 2026ko maiatzaren 21ekoa.

Kontuan harturik 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena.

PROPOSATZEN DA:

Lehena.–Hasiera batez onestea Corellako Udal Plan Orokorraren aldaketa, zeina aurkeztu baitu Rosa Sola Escribanok 2026ko maiatzaren 19an (sarrera-erregistroa: 1867/2026), honako izen honekin: "Corellako Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea. Abeltzaintzako instalazioen erregulazioa eta Udal Plan Orokorraren aldaketaren Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua. Abeltzaintzako instalazioak".

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako editatzen diren egunkarietan.

Hirugarrena.–Espedientea igortzea Moncayoko Ur Mankomunitateari eta txostena eman behar duten erakundeei, udal teknikarien txostenean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.–Erabakitzea hirigintzako lizentziak emateko etendura izanen dela aldaketak ukitzen duen eremuan, honela:

–Abeltzaintza intentsiboko lanei laguntzeko eraikin eta instalazioetarako:

  • Etendurak barne hartzen du indarreko Udal Plan Orokorreko Udalaren Hirigintza Planean lurzoru urbanizaezin gisa sailkaturik dagoen lurzoru guztia, erabilera baimengarria den azpikategoria guztietan.

–Abeltzaintza estentsiboko lanei laguntzeko eraikin eta instalazioetarako:

  • Etendurak barne hartzen du "gorde beharreko lurzorua - 1. motako ureztalurra" azpikategorian sarturik dagoen lurzoru guztia, Udal Plan Orokorreko Udalaren Hirigintza Planean jasotako "Gorde Beharreko Lurzoruen Antolamendua" planoaren arabera.

Eta determinazio berriek indarreko hirigintza-araubidea aldatzea dakarten kasuetan. Etendurak urtebete iraunen du gehienez.

Corellan, 2026ko ekainaren 3an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2608057