2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Hiri-jarduketarako plan berezia, erabilera aldatzeko 4. poligonoko 2227., 2228. eta 2229. lurzatietan eta 1. poligonoko 231. eta 233. lurzatietan. Hasierako onespena
Cintruénigoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko ekainaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako dokumentu hau: "Hiri-jarduketarako plan berezia, erabilera aldatzeko Cintruénigoko 4. poligonoko 2227., 2228. eta 2229. lurzatietan eta 1. poligonoko 231. eta 233. lurzatietan, areagotu daitezen hezkuntza eta osasun ekipamenduak". Dokumentua Cintruénigoko Udalak sustatu du, eta haren xedea da antolamendu xehatua aldatzea hiri-lurzoru finkatuko zenbait lurzatitan, areagotu daitezen hezkuntza eta osasun ekipamendu publikoak.
Espedientea jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan.
Esteka honen bidez kontsultatzen ahal da dokumentua:
https://cintruenigo.sedelectronica.es/transparency/d6f8067c-187e-4fd1-b4b6-99d79fb02833/
Cintruénigon, 2026ko ekainaren 3an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2608020