2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Aldaketa, plangintzako arau subsidiarioetan (hiri-lurzoru industriala: "Precon" eremu finkatua). Hasierako onespena
Castejóngo Udalak, 2026ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek onetsi zituen aho batez, ikusirik Castejóngo (Nafarroa) plangintzako arau subsidiarioen (hiri-lurzoru industria: "Precon" eremu finkatua) aldaketa egituratzailearen proiektua:
Lehena.–Hasiera batez onestea Castejóngo (Nafarroa) plangintzako arau subsidiarioen (hiri-lurzoru industriala: "Precon" eremu finkatua) aldaketa egituratzailearen proiektua, Preconek sustatua eta Francisco Javier Doyague Tejedo arkitektoak idatzia.
Bigarrena.–Indarreko legedian ezarritakoarekin bat, jendaurreko aldia irekitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintziako egunkarietan argitaratzen denetik hasita, interesdunek proiektua azter dezaten eta egoki iritzitako alegazioak egin ditzaten.
Hirugarrena.–Erabaki hau eta aldaketaren proiektuaren kopia igortzea Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, dagokion txostena eman dezan, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea).
Castejónen, 2026ko ekainaren 2an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2607971