2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Aldaketa, AR-1 banaketa-eremuko 1-1 sektoreko plan partzialean, bizitegi-zabalgune berrian. Hasierako onespena
Cascanteko Udalak, Alkatetzaren 2026ko ekainaren 5eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea AR-1 banaketa-eremuko 1-1 sektoreko plan partzialean, bizitegi-zabalgune berrian.
Plan partzialean onetsi den aldaketa jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hilabetean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Hasiera batez onetsitako dokumentua kontsultagai dago Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun-atarian, honako esteka honetan:
https://cascante.sedelectronica.es/transparency/cbf2e07c-0a46-454e-be5b-0bc7b4e83e55/
Aplikatzen den araudia: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Cascanten, 2026ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2608181