118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Caparrosoko Udalak, 2026ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Caparrosoko udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Jendaurrean jartzen da balorazio txostenaren proiektua (6. berrikusketa) 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bai eta egoitza elektronikoan ere, esteka honetan: https://sedeelectronica.caparroso.es/tablondeanuncios/, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Caparroson, 2026ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2607902