2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
Barañain
Deialdia, dirulaguntzak emateko, ikastetxeetan jateko 2026-2027 ikasturtean. Laburpena
DDBN kodea: 910625.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/910625).
Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2026ko maiatzaren 25ean egindako bilkuran onetsi zuen 2026-2027 ikasturtean ikastetxeetan jateko dirulaguntzen eskaera eta emakida arautzen duen deialdia.
Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udalaren Herritarren Arretarako Bulegoan, Barañaingo Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan edo www.barañain.eus web orriaren bidez jaso ahal izango dira.
Barañainen, 2026ko ekainaren 4an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2608150