118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa, URIC-1 unitatean. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2026ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea proiektu bat, Udal Planaren URIC-1 unitatearen aldaketa xehatua egiteko, María Jesús eta María José Villanueva Larreak aurkeztua eta Mikel Zabalza Zamarbide eta Patricia Ilárraz Itoiz goi-arkitektoek idatzia.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Agoitzen, 2026ko ekainaren 5ean.–Alkate udalburua, Ángel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2608179