118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 22. poligonoko 167. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalak, 2026ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, dirutan emateko nahitaezko lagapena (zuzkidura-eragiketetarako) Antsoaingo 22. poligonoko 167. lurzatian.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin eta hurrengoekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Antsoainen, 2026ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Marta Diez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2608197