2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
Antsoain
Antsoainen eraikinak birgaitzeko dirulaguntzen deialdia, 2026. urtean. Laburpena
DDBN kodea: 910019.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/910019).
Deialdi honen xedea 2026an Antsoainen eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak arautzea da.
Eskabideak interesdunak edo zuzenbidean baliozkoa den edozein bide erabiliz ordezkaritza egiaztatzen duen pertsonak sinatutako eskabidearen bidez egin beharko dira, deialdian adierazitako ereduaren arabera.
Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2026ko abenduaren 31n amaituko.
Antsoainen, 2026ko ekainaren 2an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2608001