2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko, Udalaren 2026-2027 ikasturteko ikastetxeetan elikadurarako. Laburpena
DDBN kodea: 909587.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/909587).
Deialdi hau 2025-2027 ikasturterako Antsoaingo Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago (2025eko otsailaren 27ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), eta 2026-2027 ikasturtean ikastetxeetan elikadurarako dirulaguntzak emateko prozedura ezartzea du helburu ("jantoki-bekak").
Eskaerak aurkezteko epea deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2026ko uztailaren 31n amaituko da (biak barne).
Dirulaguntza eskatzeko baldintzak Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean eta Antsoaingo Udalaren webgunean daude.
Antsoainen, 2026ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2607955