118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Larriongo 4. poligonoko 352. eta 353. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatearen 2026ko ekainaren 2ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Larriongo 4. poligonoko 352. eta 353. lurzatietan, Allingo Udalak sustatua. Planaren xedea da 4. poligonoko 352. lurzatiaren erabilera zuzkidura-erabileratik bizitegi-erabilerara aldatzea, eta 353. lurzatiarena, berriz, zuzkidura-erabileratik lurzoru libre publikora.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Amillaon, 2026ko ekainaren 2an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2608002