2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, Servicios Arga Valdizarbe-Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresa publikoko administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko. Izendapena
Behin amaiturik Servicios Arga Valdizarbe-Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresa publikoko administrari-ofizialaren lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua -deialdi hori Administrazio Kontseiluak onetsi zuen 2025eko abenduaren 23an, eta 2026ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ekoan, argitaratu zen-, eta bat etorrita hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, behin eskatutako agiriak aurkeztuta, honako hau ebatzi da:
Lehenengoa.–Fermín Sarasa Vivanco jauna Servicios Arga Valdizarbe-Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresa publikoko langile finko izendatzea, C mailako administrari-ofizialaren lanpostua betetzeko, enpresan indarrean dagoen hitzarmen kolektiboan aurreikusitako ordainsariekin eta gainerako lan-baldintzekin.
Bigarrena.–Izendapen honek dagokion lan-kontratua formalizatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, bai eta interesdunari jakinarazteko eta Izarbeibarko Mankomunitatearen webgunean eta iragarki-taulan argitaratzeko ere.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari eta, bere aurka, errekurtso hauetakoren bat jartzen ahalko da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Lehendakaritzaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzi-epaitegian, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Garesen, 2026ko ekainaren 15ean.–Lehendakaria, Steven A. Leiper Ocariz.
Iragarkiaren kodea: L2608699