2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TEBASKO KONTZEJUA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Tebasko Kontzejuko buruak, ekainaren 3ko 12/2026 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:
Lehena.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, bat etorriz deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin:
Izangai onartuak:
NANa | ONARTUA | OHARRAK |
29148731A | BAI | |
73116256S | BAI | |
73117021K | BAI | |
72811108P | BAI | |
18199890J | BAI | |
33449161P | BAI | |
44623789V | BAI | |
07250507X | BAI | |
72818379B | BAI | |
72804421Z | BAI | |
72702309E | BAI | |
73121500S | BAI | |
73430418C | BAI | |
44612533P | BAI | |
72802235J | BAI | |
31725310F | BAI | |
72680828T | BAI | |
72808805M | BAI | |
73232162R | BAI | |
73115452Q | BAI | |
44645490Y | BAI | |
Izangai baztertuak: inor ere ez.
Honako proba-egutegi hau ezartzen da:
–Proba teorikoa:
- Eguna: 2026ko uztailaren 25a (larunbata).
- Ordua: goizeko 09:00ak.
- Tokia: Tebasko Kontzejuaren eraikina.
–Proba praktikoa:
- Eguna: 2026ko irailaren 26a (larunbata).
- Ordua: goizeko 09:00ak.
- Tokia: Tebasko Kontzejuaren biltegia.
Proba teorikoari dagokionez, hala ezarrita baitago deialdiaren 6.2 oinarrian, teorikoa izanen da. Plika sistema erabiliz eginen da, eta erantzun beharko zaie II. eranskineko gaiei buruzko 60 galderari. Erantzuteko 3 aukera emanen dira, baina bakar bat izanen da zuzena.
Ongi erantzundako galdera bakoitzak 0,5 puntu balioko du. Gehienez 30 puntu emanen ditu proba honek, eta berau gainditzeko gutxienez 15 puntu erdietsi beharko dira. Baztertuta geldituko dira puntuazio hori lortzen ez duten izangaiak. Epaimahaiak erabakiko du proba egiteko zer denbora izanen den. Erantzun oker bakoitzeko 0,1 puntu kenduko da. Galderaren bat baliogabetzen bada, guztizko puntuazioa hainbanatuko da galdera baliodunen artean.
Tebasen, 2026ko ekainaren 3an.–Kontzejuko burua, Javier Zamora Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2608083