2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZANGOZA
2026ko lan publikoaren eskaintza
Zangozako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko ekainaren 9an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu du:
Lehenbizikoa.–Onestea Zangozako Udalaren 2026ko lan publikoaren eskaintza, honako plaza hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta 31/2022 Legearen 20. artikuluak ezarritakoa ordezte-tasari buruz (Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legea):
1.–Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala; 10.8 zenbakia du plantilla organikoan. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
2.–Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 3. Lanpostua: administrari-ofiziala; 10.4, 10.5 eta 10.6 zenbakiak dituzte plantilla organikoan. Maila: C. Sarbidea: barne-igoera, abuztuaren 30eko 251/93 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan ezarritako sistemaren bidez (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).
Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen egoitza elektronikoan, orok jakin dezan, eta interesdunek jar ditzaten egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak, kasua bada.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Zangozan, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2608469