2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LESAKA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin gizarte-langilearen plaza bat. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Deialdia argitaratu zen 2026ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19an.
Behin-behineko izangai onartu eta baztertuen zerrendari erreklamazioak egiteko eta zuzenketak egiteko epea amaiturik, alkateak 2026ko ekainaren 4an emandako 441. Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi da izangai onartu eta baztertuen zerrenda, eta agindu da ebazpena jakinaraztea epaimahaikideei, bai eta argitaratzea ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Udaleko iragarki-taulan eta web-orrian.
Lehen ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua: Lesakako udaletxean, 2026ko ekainaren 30ean, 10:00etan.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen Foru Dekretua).
Ebazpenaren aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Izangai onartuen behin betiko zerrenda:
DEITURAK ETA IZENA | EUSKARA MAILA FROGATUA |
BEIZAMA REZABAL, ALICIA | BAI |
ARZALLUS ODRIOZOLA, GOIURI | BAI |
SALINAS INDACOECHEA, IGONE | BAI |
IBARRA SANCHOTENA, M.GUADALUPE JOSUNE | BAI |
PAGOAGA URTIZBEREA, KARLA | BAI |
–Baztertuen behin betiko zerrenda:
OTAMENDI GARITANO, IZADI
CAMINOS ETXEZARRETA, IRATI
Lesakan, 2026ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Ladis Satrústegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2608227