118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN

2026rako lan publikoaren eskaintza handitzea

Alkatetzaren 2026ko ekainaren 1eko Ebazpenaren bidez erabaki da lan publikoaren eskaintza handitzea, eta bertan sartzea plaza hau:

Izaera: lan-kontratuduna. Plaza kopurua: 1. Lanpostuaren zenbakia: 18. Udalaren instalazioak eta eraikinak (eta/edo publikoak) garbitzea. Aldizkako lan-kontratuduna (ikasturtea). Maila: E. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, A2. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an.

Plaza oposizio-lehiaketa bidez beteko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Irurtzunen, 2026ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2607933