2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Oposizio-lehiaketa, administrazio publikoko teknikariaren plaza bat (adar ekonomikoa, diruzaintza) betetzeko. Izendapena
Burlatako Udalak erabaki zuen, Alkatetzaren 2025eko azaroaren 13ko 2813 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onestea, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrazio publikoko teknikariaren plaza bat (adar ekonomikoa, diruzaintza). Deialdia 2025eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n. Bukatu da deialdiari dagokion prozesua, eta jarraikiz kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenari:
Honako hau ebazten da Alkatetzaren 2026ko ekainaren 5eko 1200/2026 Ebazpenaren bidez:
1. Honako hau izendatzea Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario, ari dadin administrazio publikoko teknikariaren lanpostuan (adar ekonomikoa, diruzaintza) eta bete dezan plantilla organikoko plaza huts hau:
Edurne Ayesta Zardoya. 3.9 plaza beteko du Zerbitzu Ekonomikoen Alorrean.
2. Izendatuak 2026ko ekainaren 19an jabetu beharko du plazaz, 14:30ean.
3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Burlatan, 2026ko ekainaren 8an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2608234