118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 15eko 131/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduretan eta Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetan sartzekoetan. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira. Hautapen prozeduretarako deialdia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Iragarki honen bidez jakinarazten da eranskinean ageri diren pertsonek gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dituztela, bertan adierazten diren kidego, espezialitate eta hizkuntzari dagokienez, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 15eko 131/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduretan eta Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetan sartzekoetan. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira. Hautapen prozeduretarako deialdia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendu beharko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.

Iruñean, 2026ko ekainaren 2an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

ERANSKINA.–GORA JOTZEKO ERREKURTSOA JARRI DUTEN PERTSONAK

IZANGAIA

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA(K)

HIZKUNTZA

Maria Asuncion Requena Zaratiegui

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa

Marrazketa Artistikoa eta Kolorea

Barnealdeen Diseinua

Argazkigintza

Gaztelaniaz

Marta Elena Martin Marcos

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa

Marrazketa Artistikoa eta Kolorea

Gaztelaniaz

Enrique Arza Olalde

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa

Baxu Elektrikoa

Gaztelaniaz

Fernando José Segura Martínez

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa

Zeharkako Flauta

Zeharkako Flauta

Gaztelaniaz

Eduvigis Sánchez Díaz

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa

Kantua

Gaztelaniaz

Ana García Caraballos

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa

Ganbera Musika

Konposizioaren Oinarriak

Saxofoia

Gaztelaniaz

María García Álvarez

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa

Artearen Historia

Gaztelaniaz

Elisa Carmen López Amor

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa

Klarinetea

Gaztelaniaz

Maite Morrás Guevara

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa

Barnealdeen Diseinua

Gaztelaniaz

Noelia Cuenca Serrano

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa

Marrazketa Artistikoa eta Kolorea

Gaztelaniaz

Miguel Moises Jauregui

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa

Jazz Haize-instrumentuak

Gaztelaniaz

Juan Rubio Gisbert

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa

Gitarra

Gaztelaniaz

Ana Carlota De Miguel Amestoy

Cuerpo de Profesores de Música y Artes Escénicas

Pianoa

Gaztelaniaz

Ana Carlota De Miguel Amestoy

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa

Pianoa

Kantua

Ganbera Musika

Instrumentuetarako errepertorioa pianoarekin

Gaztelaniaz

Iragarkiaren kodea: F2607989