118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

21E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita jendaurrean jartzea Nafarroako Lapoblacióneko eta Arabako Kripango udalerrien arteko muga jurisdikzionalaren marra berria Lur-ondasunen Erregistroan sartzeko egin beharreko doikuntza teknikoak.

2024ko apirilaren 22an hobetu zen Lapoblacióneko (31141 Nafarroa) eta Kripango (01019 Araba) udalerrien arteko muga jurisdikzionalaren marrak Kartografiako Erregistro Zentralean duen inskripzioa, Nafarroako Gobernuko Kartografia Atalaren txostenean eta zuinketan oinarrituta.

2024ko irailaren 17an, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzura behar den dokumentazioa igorri zuen, katastroan beharrezkoak diren eragiketak egiteko.

Kartografia Erregistro Zentrala Kartografiaren Antolamendurako urtarrilaren 24ko 7/1986 Legean araututa dago, eta haren eginkizunetako bat da kartografia ofiziala inskribatzea. Aipatu legearen 7. artikuluko hirugarren apartatuak zehazten du erregistratutako kartografia ofiziala nahitaez erabili beharko dutela administrazio publiko guztiek kartografia eratorri edo tematiko berria sortzeko.

Beharrezkoa denez Lur-ondasunen Erregistroan sartzea Lapoblacióneko eta Kripango udal mugarteen arteko muga jurisdikzionalaren marra berria, Kartografia Erregistro Zentralean erregistratuta dagoena, nahitaezkoa da erregistro horretan eta Nafarroako katastroetan Nafarroako lurraldearen azalera banatuta dagoen oinarrizko hiru mailetan ere aldaketa egitea: udalerriaren, poligonoaren eta lurzatiaren katastro esparruak, kasu honetan Lapoblaciónekoak, Nafarroari dagokionaren zatian. Lurraldearen banaketa hori ezarrita dago irailaren 22ko 100/2008 Foru Dekretuan, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten duen horretan, zehazki 6. eta 7. artikuluetan.

Aldaketa horiek sartzearen ondorioz, justifikatu gabeko desadostasunak sortzen dira datu grafikoen eta alfanumerikoen artean. Halakoak zuzentzeko prozedura ezarrita dago Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 20.1 c) artikuluan.

Izan ere, artikulu horren bigarren paragrafoan ezartzen da ezen Nafarroako Zerga Ogasunak egin behar diren aldaketak kasuan kasuko udalei jakinaraziko dizkiela, hogei egunez jendaurrean jar ditzaten. Epe hori bukatutakoan, apartatu horretan aipatzen diren doikuntza teknikoak formalizatuko ditu, eta Lur-ondasunen Erregistroan zuzenean inskribatuko, eta kasuan kasuko udalei jakinaraziko dizkie inskribatu diren eta haien udal mugartekoak diren aldaketak.

Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea garatzen duen irailaren 22ko 100/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluaren 1. apartatuak ezartzen du izaera teknikoa duten doikuntza horiek ofizioz egin behar dituela Nafarroako Foru Ogasunak. Halaber, aipatu 21. artikuluaren 5. apartatuak honako hau ezartzen du:

Doikuntza tekniko guztiak jendaurrean jarriko dira hogei egunez kasuko udal bulegoetan, ukitutako titularrek eta beste edozein pertsona fisiko edo juridikok ezagutu ditzaten egin beharreko doikuntzaren nondik norakoak.

Era berean, doikuntza teknikoek zabalkunde gehigarria izan dezakete, bitarteko osagarrien bidez, batez ere interesdunek haien berri izan dezaten kontsultarako ezarriko diren baliabide telematikoak erabiliz.

Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendariak erabakiko du jendaurrean jartzea, lehen paragrafoan aipatzen den moduan, berariaz adierazita epearen hasiera eta amaiera datak eta, beharrezkoa bada, zabalkunderako erabili beharreko bitarteko osagarriak ere zein diren; horrekin batera, hartutako erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua emanen du.

Edozein kasutan, Lur-ondasunen Zerbitzuak behar den denborarekin igorriko dizkie ukitutako udalei inskribatu nahi diren eta jendaurrean jarri behar diren doikuntzak.

Espedientean dago Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuak egindako txostena, aipatutako foru legearen 21. artikuluaren 4. apartatuan ezarritakoa, non jasotzen baitira egin beharreko doikuntzetan aplikatuko diren irizpideak, jendaurrean jarri behar direnak. Honako hauek dira aipatu irizpideak:

1. Ondasun higiezinen mugaketan aldaketa nabarmena dakarten aldaketa grafikoak irudikatuko dira, hurrengo puntuetan adierazitako murrizketekin. Muga berria sartzean lurzati berri bat sortzen bada Lapoblacióneko udal mugartean, baina EZ bada nabarmena erregelamenduan ezarritakoaren arabera (100/2008 Foru Dekretuaren 21.2 artikulua), EZ da jasoko lurzati berri independentea balitz bezala; aitzitik, zer udalerriri atxiki zaion, udalerri horretan dauden lurzati mugakideen barnean sartuko da eremu hori.

2. Oro har, autonomia erkidegoen arteko marra berria zehaztearen ondorioz eremu nabarmen bat sortzen bada Lapoblacióneko udal mugartean, eremu hori Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan inskribatuko da udal mugarte horretako lurzati berri gisa, finkaren jatorrizko titulartasunari eutsita.

3. Aurreko apartatuko arau orokorraren salbuespen gisa, EZ dira lurzati independenteak balira bezala mugatuko 100 m²-ko azalera eta 2 metrotik beherako zabalera duten lur-zerrendak, aldaketa nabarmenaren izaera izan nahiz ez.

Aurrekoa gorabehera, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuak salbuespenak egiten ahalko ditu, behar bezala justifikatuta.

Aipatu txostenean, gainera, zehazten dira ukitutako katastro esparruetan katastroari dagokionez eginen diren aldaketa zehatzak.

Txosten hori eta Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen 20.1 c) artikuluan xedatutako komunikazioa 2026ko maiatzaren 14an igorri zitzaizkion ukitutako udalari.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Jendaurrean jartzea Nafarroako Lapoblacióneko eta Arabako Kripango udalerrien arteko muga jurisdikzionalaren marra berria, Kartografia Erregistro Zentralean erregistratutakoa, Lur-ondasunen Erregistroan sartzeko egin beharreko doikuntza teknikoak, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen 20.1.c) artikuluan eta lege hori garatzeko erregelamenduaren 21.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko informazioaren tramitea 20 egunez eginen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta lehenengo egun baliodunetik zenbatuta.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Lapoblacióneko Udalari, gauza dezan erabaki den jendaurreko informazioaren tramitea.

Jendaurreko aldian, toki entitateek, haien ondasunei dagokienez, eta Lur-ondasunen Erregistroan inskribatzen ahal diren eskubideetako baten titularrek edo, oro har, jendaurrean jarritako doikuntza teknikoek ukitzen duten eskubide baten edo interes legitimo baten titularrek, nahi badute, proposatuari buruzko alegazioak edo oharrak aurkezten ahalko dituzte, eta horiek guztiak Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen Zerbitzuak ebatziko ditu, arrazoitutako erantzuna emanez.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari, organo hori baita katastroko aldaketa eskatzen duen organoa.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 27an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F2607878