1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
351/2026 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez apirilaren 27ko 225/2026 Ebazpena aldatzen baita. Ebazpen horren bidez eskola egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onesten dira 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean honako ziklo hauek modalitate presentzialean ematen dituzten ikastetxeetarako: Lanbide Heziketako Sistemako D graduetako oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako zikloak, eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako zikloak.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak apirilaren 27an emandako 225/2026 Ebazpenaren bidez, eskola egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onetsi ziren 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean honako ziklo hauek modalitate presentzialean ematen dituzten ikastetxeetarako: Lanbide Heziketako Sistemako D graduetako oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako zikloak, eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako zikloak.
Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 232/2026 Ebazpenaren bidez, ezarri da martxoaren 19a ordaindu bai baina errekuperatu behar ez den jaieguna dela Nafarroako Foru Komunitatean. Beraz, apirilaren 27ko 225/2026 Ebazpenean adierazitako data batzuk aldatu behar dira. Bestalde, azken ebaluazioari buruzko eta enpresan edo pareko erakunde batean egin beharreko prestakuntza-aldia bukatzeko adierazitako datari buruzko zenbait alderdi aldatzen dira, lanbide heziketaren izaera dualak behar duen alternantziarekin bat datorren azken prestakuntza-aldi bat egon dadin ikastetxean, pedagogia- eta prestakuntza-zentzua izanen duena.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du, aurreko puntuan adierazitako jarduerak arautzeko.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Apirilaren 27an emandako 225/2026 Ebazpenaren eranskina aldatzea, beherago zehazten denarekin bat. Ebazpen horren bidez, eskola egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onetsi ziren 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean honako ziklo hauek modalitate presentzialean ematen dituzten ikastetxeetarako: Lanbide Heziketako Sistemako D graduetako oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako zikloak, eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako zikloak.
–2.c) jarraibidean, honako hau dioen tokian:
"c) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, azaroaren 2a, abenduaren 3a eta abenduaren 8a. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak behar diren jarraibideak emanen ditu erabakitzen bada beste jaiegunen bat ezartzea eta, horrenbestez, eskola egutegia aldatzea".
Honela behar du:
"c) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, azaroaren 2a, abenduaren 3a, abenduaren 8a eta martxoaren 19a. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak behar diren jarraibideak emanen ditu erabakitzen bada beste jaiegunen bat ezartzea eta, horrenbestez, eskola egutegia aldatzea".
–3.a) jarraibidean honako hau dioen tokian:
"a) Modalitate presentzialean, eskolen hasiera eta bukaera honela izanen dira:
–Oinarrizko mailako zikloak: 2026ko irailaren 4an hasiko dira lehen eta bigarren ikasmailako eskolak, eta 2027ko ekainaren 18an amaituko dira.
–Erdi mailako zikloak: lehenengo eta bigarren ikasmailako eskolak 2026ko irailaren 11n hasiko dira (erdi mailako ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura bukatu ondoren), eta 2026ko ekainaren 18an bukatuko dira.
–Goi mailako zikloak: lehenengo ikasmailako eskolak 2026ko irailaren 16an hasiko dira (erdi mailako ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura bukatu ondoren), eta bigarren ikasmailako eskolak, aldiz, 2026ko irailaren. Bi ikasmailetan 2027ko ekainaren 18an amaituko dira.
–Eskolen hasierari dagokionez, curriculumeko irakaskuntzako eskola jarduerak ingurune naturaletan egitea eskatzen duten heziketa zikloetan, eskolak dagokion mailan hasteko ezarritako eguna baino lehen hasten ahalko dira".
Honela behar du:
"a) Modalitate presentzialean, eskolen hasiera eta bukaera honela izanen dira:
–Oinarrizko mailako zikloak: lehenengo eta bigarren ikasmailako eskolak 2026ko irailaren 4an hasiko dira, eta 2027ko ekainaren 21ean bukatuko dira.
–Erdi mailako zikloak: lehenengo eta bigarren ikasmailako eskolak 2026ko irailaren 11n hasiko dira (erdi mailako ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura bukatu ondoren), eta 2026ko ekainaren 21ean bukatuko dira.
–Goi mailako heziketa zikloak: lehenengo ikasmailako eskolak 2026ko irailaren 16an hasiko dira (erdi mailako ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura bukatu ondoren), eta bigarren ikasmailako eskolak, aldiz, 2026ko irailaren 11n. Bi ikasmailetan 2027ko ekainaren 21ean bukatuko dira eskolak.
–Eskolen hasierari dagokionez, curriculumeko irakaskuntzako eskola jarduerak ingurune naturaletan egitea eskatzen duten heziketa zikloetan, eskolak dagokion mailan hasteko ezarritako eguna baino lehen hasten ahalko dira".
–3.c) jarraibidean, honako hau dioen tokian:
"c) Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek egokitu egin beharko dute ikastetxeari dagokion prestakuntza egiten den eskola egunen kopurua, ziklo, talde eta ikasle bakoitza kontuan hartuta, enpresako edo erakunde parekatuko prestakuntza-aldiko prestakuntza planetan xedatutakoaren arabera.
Kontuan hartu beharko da enpresako edo erakunde parekatuko prestakuntza-aldiaren bukaera, oro har, 2027ko maiatzaren 21a izanen dela, ikastetxean prestakuntzaren azken sekuentzia bat egon dadin, non, beste jarduera batzuen artean, ikaskuntzak enpresa edo erakunde parekatuetan partekatuko diren, ikasle guztien ikaskuntza orokorra errazteko".
Honela behar du:
"c) Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek egokitu egin beharko dute ikastetxeari dagokion prestakuntza egiteko eskola egunen kopurua, enpresako edo erakunde parekatuko prestakuntza-aldiko prestakuntza-planetan xedatzen denaren arabera, kontuan hartuta ziklo, talde eta ikasle bakoitza.
Kontuan hartu beharko da enpresako edo erakunde parekatuko prestakuntza-aldia, oro har, 2027ko maiatzaren 7an bukatuko dela, ikastetxean prestakuntzaren azken sekuentzia bat egon dadin, non, lanbide modulu bakoitzeko eta proiektu intermodular bakoitzeko jarduera espezifiko batzuk egiteaz gainera, partekatuko baita enpresetan edo erakunde parekatuetan ikasitakoa, era horretan ikasle guztien ikaskuntza orokorra errazteko".
–4. jarraibideko bigarren atalean, honako hau dioen tokian:
"–Bukaerako ebaluazioari dagozkion ebaluazio probatzat hartzen diren prestakuntza jarduerak, oro har, 2027ko ekainaren 4tik aurrera eginen dira, kontuan izanda 2027ko ekainaren 18a azken eguna dela ikasleei bukaerako ebaluazio deialdiari dagozkion kalifikazioak emateko".
Honela behar du:
"–Zikloaren azken ebaluazioaren esparruan, ebaluazio jarduera gisa hartzen diren azken prestakuntza-jarduerak, oro har, 2027ko ekainaren 11tik aurrera eginen dira, kontuan hartuta zikloaren azken ebaluazioari dagozkion kalifikazioak ikasleei emateko azken eguna 2027ko ekainaren 21a dela".
2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Langileriaren Zuzendaritza Nagusira, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusira, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Haur Eskolen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Zerbitzu Osagarrien Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 28an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2607931