1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko ekainaren 3an hartua, "Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko goi-horniduraren sareko Iraizotz adarra berritzea" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen duena, nahitaez desjabetzeko.
Ultzanueta Zerbitzu Mankomunitateko kideen batzarrak 2025eko abenduaren 31n egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea "Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko goi-horniduraren sareko Iraizotz adarra berritzea" izeneko proiektua, ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda ere jasotzen duena. Proiektu horren helburua da edateko ura hornitzeko sareak berritzea, Mankomunitatearen eskumenen esparruan. Hasierako onespen hori 2026ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 5ekoan.
Jendaurrean egoteko epea bukatuta, eta alegaziorik jaso ez denez, Ultzanueta Zerbitzu Mankomunitateak, kideen batzarrak 2026ko apirilaren 15ean egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta deklaratu zuen proiektua onura publikokoa zela eta lurrak okupatu beharra zegoela. Halaber, erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea okupazioa presakoa zela deklara zezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako. Behin betiko onespen hori 2026ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 7koan.
Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak 2026ko maiatzaren 13an Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan sartutako eskabidearen bidez, eskatu zuen deklara zezatela presakoa dela "Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko goi-horniduraren sareko Iraizotz adarra berritzea" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko. Aurkeztutako dokumentazioan presako izaera justifikatzen duen txosten bat dago, 2026ko maiatzaren 11koa.
2026ko maiatzaren 15ean, Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuaren errekerimendua jakinarazi zitzaion Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari, non eskatzen baitzitzaion 10 eguneko epean aurkez zezala kreditu-atxikipenaren ziurtagiria edo aurrekontu-kontsignazioarena, hala eskatzen baitu Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak.
2026ko maiatzaren 21ean, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak ziurtagiri bat bidali zuen, toki entitate horretako idazkaritzak emana, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan sartutako eskabide baten bidez. Ziurtagiri horretan jasotzen denez, egina dago proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaintzeko behar den aurrekontu-kontsignazioa. Ziurtagiri hori espedientean jaso da.
Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak emandako txostenaren arabera, "Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko goi-horniduraren sareko Iraizotz adarra berritzea" izeneko proiektua gauzatzeko behar diren ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar dira gizakiek kontsumitzeko erabiltzen den edateko ura hornitzeko sareak berritu behar direlako; izan ere, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen jarduketa-eremuan gaur egun arazoak daude horniduraren kantitateari eta kalitateari dagokienez.
Horren guztiaren ondorioz, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56. artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu du, "Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko goi-horniduraren sareko Iraizotz adarra berritzea" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzea presakoa dela deklaratu dadin.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Deklaratzea presakoa dela "Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko goi-horniduraren sareko Iraizotz adarra berritzea" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea administrazio bidea amaitzen duela eta haren kontra, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela administrazioarekiko auzi-errekurtso baten bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
3. Erabaki hau Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari jakinaraztea.
4. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Kudeaketa Juridikoaren eta Toki Antolamenduaren Atalera eta Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko ekainaren 3an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2608038