118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (berdintasuna) hamar plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (berdintasuna) 10 plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 2478/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2024ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, uztailaren 29koan), oposizioaren kalifikazio epaimahaiak honako izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du, haiek baitira, deialdian iragarritako plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu duten izangaietatik bete beharreko plazetan sartzen ahal direnak:

–Igoera txanda.

VITAS ELIZARI, EDURNE

LAQUIDAIN AZPIROZ, BEGOÑA

NIEVA ZARDOYA, AINHOA

ARRAZUBI LABIANO, MIREN EDURNE

RENTERIA SERRANO, BEATRIZ

–Txanda irekia.

CARMONA JUANMARTIÑENA, ANA

PEREZ LARUMBE, MARIA TERESA

CALVO MORQUILLAS, OLGA

ARANA BAZTAN, NEREA

–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txanda.

ERBINA LUKIN, ANA ISABEL

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2026ko ekainaren 2an.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2608026