116. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, zaintzaile gerontologikoen berrogeita hamaika plaza oposizio bidez betetzeko deialdiko lehenengo probaren behin betiko emaitzen aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologikoen berrogeita hamaika plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren barruan, zeina Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1317/2025 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen, Eva María Echarte Arteta andreak, Beatriz Fernández Santano andreak, Rebeca Oteiza Lana andreak, Raquel Ansorena Vildarraz andreak eta Miren Itziar Goñi Barber andreak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute lehenengo probaren behin betiko emaitzen aurka.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa. Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2026ko ekainaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2608232