2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRANTZU OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
1/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Irantzu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2026ko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Udalaren 2025eko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Abartzuzan, 2026ko ekainaren 11n.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2608582