2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Ordenantza, lagun egiteko animaliak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2026ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko udalerrian lagun egiteko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantza.
Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zizur Nagusian, 2026ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2607937