2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZABALTZA
Urbanizazio-proiektua, Arraitzako Kontzejuko UE-2B exekuzio-unitatean. Behin betiko onespena
Zabaltzako Udalak, 2026ko martxoaren 6an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen urbanizazio-proiektu bat Arraitzako Kontzejuko UE-2B exekuzio-unitatean, Zabaltzako Udal Planaren barnean. Sustatzaileak Esther Villamor Hurtado eta Carlos Gómez-Catalán García dira.
Espedientea jendaurrean egon zen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Zabaltzako Udalak, 2026ko maiatzaren 25ean egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen urbanizazio-proiektua.
Arraitzan, 2026ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2607863