116. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Birpartzelazio-proiektua, Arraitzako Kontzejuko UE-2B exekuzio-unitatean. Behin betiko onespena

Zabaltzako Udalak, 2026ko maiatzaren 25ean egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen borondatezko birpartzelazio-proiektu bat Arraitzako Kontzejuko UE-2B exekuzio-unitatean, Zabaltzako Udal Planaren barnean. Sustatzaileak Esther Villamor Hurtado eta Carlos Gómez-Catalán García dira.

Argitara ematen da espedientea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Arraitzan, 2026ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2607862