2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
26-00652 gora jotzeko errekurtsoa, kalte-ordainen eskaera bat dela-eta (bide publikoan erori zen, estolda bateko taparekin estropezu egin eta gero)
Honen bidez aditzera ematen da María del Pilar Viteri Sáenzek 26-00652 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera Ezkirotz kalean–, 31007, Iruña), Vianako Udalak isilbidez ezetsi baitu kalte-ordainen eskaera bat. Eskaera hori lotuta dago bide publikoan izandako erorketa bati, estolda bateko taparekin estropezu egin eta gero.
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.
Vianan, 2026ko maiatzaren 29an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2607875