116. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezitzaileen eta haur-hezitzaileen berrogei plaza oposizio bidez betetzeko deialdiko bigarren probaren behin betiko emaitzen aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezitzaileen eta haur-hezitzaileen berrogei plaza oposizio bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdiaren barruan, zeina Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1305/2025 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen (2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 22koa), Virginia Cecilia Raya andreak, Beatriz Díez de Arizaleta Arregui andreak eta Zuriñe Senosiain Jericó andreak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute bigarren probaren behin betiko emaitzen aurka (emaitza horiek 2026ko apirilaren 22an argitaratu ziren).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa. Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.

Iruñean, 2026ko ekainaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2608185