116. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Berritze kolektiboko prozedura, Deierriko Lur-ondasunen Erregistroan oker edo errealitate inskribagarriarekin bat etorri gabe inskribaturik dauden oinarrizko datuak berritzeko

Alkatetzaren 2026ko maiatzaren 27ko ebazpen baten bidez, eta bidearen trazatua katastroko kartografiara eramate aldera, berritze kolektiboko prozesu bat hasi da, Deierriko Lur-ondasunen Erregistroan oker edo errealitate inskribagarriarekin bat etorri gabe inskribaturik dauden oinarrizko datuak berritzeko; zehazki, Deierriko udal katastroko lurzati hauei dagokienez, Errezun eta Aritzaletan: 1. poligonoko 213., 214., 215., 219., 220., 221., 222., 477., 227., 230., 231., 232., 233. eta 237. lurzatiak eta 29. poligonoko 236., 237. eta 270. lurzatiak.

Ukitutako titularrei hilabeteko deklarazio epea ematen zaie, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jabetza tituluak eta bidezko iruditzen zaien dokumentazio osagarria aurkez ditzaten.

Deierrin, 2026ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2607905