2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UBANIKO KONTZEJUA
Herri-lurren aprobetxamenduak enkante publikoan
Ubaniko Kontzejuak, 2026ko maiatzaren 26an egin osoko bilkura berezian, aho batez onetsi zuen prozedura hastea herri-lurzatien aprobetxamendua enkantean jartzeko.
Adjudikatzeko enkantea arautuko duen baldintza-agiria eta enkantean jarri diren lurzatien zerrenda Zabaltzako Udalaren Idazkaritzan daude interesdunen eskura, kontsulta ditzaten.
Enkantea Zabaltzako udaletxean eginen da, 2026ko ekainaren 26ko 12:00etan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Ubanin, 2026ko maiatzaren 29an.–Kontzejuko burua, Marina Mejías Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2607889