2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
1/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2026ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 24koan. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:
GASTUA:
Kreditu-gehigarria:
1. kapitulua.–1 1 9120 100000 partida "Hautetsien ordainsaria", 4.983 euro.
1. kapitulua.–1 9120 12000 partida "A mailako soldatak", 800 euro.
1. kapitulua.–1 9120 1600000 partida "Gizarte Segurantza, hautetsiak", 300 euro.
1. kapitulua.–1 2110 1600004 partida "Montepio funtzionarioen kuota" 18.400 euro.
2. kapitulua.–1 9200 2200001 partida "Fotokopiagailuaren irakurketa", 450 euro.
2. kapitulua.–1 9120 22601 "Prima aseguruak", 1.350 euro.
2. kapitulua.–1 9430 22630 partida "Banku-zerbitzuak eta antzekoak", 380 euro.
2. kapitulua.–1 1 4930 2279900 partida "Datuen babesa", 350 euro.
6. kapitulua.–1 0110 3100001 partida "Next Generation funtsen jarduketa", 1.520 euro.
FINANTZAKETA:
Gastu txikiagoa:
2. kapitulua.–1 4400 6000000 partida "Pisten mantentze-lanak", 28.533 euro.
Aditzera ematen da, interesdunek jakin dezaten.
Sunbillan, 2026ko ekainaren 1ean.–Jarduneko alkatea, José Francisco Errandonea Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2607936