116. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORORBIAKO KONTZEJUA

Ordenantza, kontzeju-etxeko aretoen erabilerak arautzen dituena. Hasierako onespena

Ororbiako Kontzejuko Batzarrak, 2026ko maiatzaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ororbiako kontzeju-etxeko aretoen erabilerak arautzen dituen ordenantza.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta aurkezten ahalko dituzte erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ororbian, 2026ko ekainaren 1ean.–Kontzejuko burua, Jesús Gárriz Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L2607946