2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Honen bidez, jakinarazten da Josu Etxarri Sueskunek, Erriberriko alkateak, ebazpen bat eman duela alkatetzaren berezko eginkizunak lehen alkateorde Jorge Bacaicoa Berueteren esku uzteko, ekainaren 3tik 16ra arte, kanpoan egoteagatik.
Argitara ematen da, bete dadin Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikulua. Nolanahi ere, aipatutako ebazpena ematen den egunetik aurrera izanen da indarrean.
Erriberrin, 2026ko ekainaren 2an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.
Iragarkiaren kodea: L2607986