116. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2026ko lehen seihilekoa

Jarraikiz ezarritakoari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, Alkatetzaren 2026ko maiatzaren 27ko ebazpen baten bidez onetsi dira aurtengo lurraren gaineko kontribuzioaren likidazioari dagozkion kuotak. Orobat, ezarri da lehen seihilekoa borondatez ordaintzeko epea 2026ko ekainaren 1etik 30era izanen dela, biak barne.

Jakinarazpenean adierazitako banku-entitatean ordaindu behar dira; ordainagiri helbideratuak, berriz, borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira, kobratzeko.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, eta epe exekutiboko errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta, behar denean, sortzen diren kostuak ere bai.

Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Obanosen, 2026ko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2607967