2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Enkantea, 1. poligonoko 304. lurzatiarena
Mendigorriko Udalak, 2026ko maiatzaren 27ko osoko bilkuran, 1. poligonoko 304. lurzatia saltzea onetsi zuen.
Enkante-prozeduraren bidez besterenduko da. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 104.423,08 euro da (ehun eta lau mila laurehun eta hogeita hiru euro eta zortzi zentimo).
Bidezkoa da legezko sesteoa egitea.
Eskaintzak gutun-azal itxietan aurkeztu behar dira, Mendigorriko Udalaren erregistro orokorrean, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita.
Mendigorrian, 2026ko maiatzaren 29an.–Alkate udalburua, Ion Erro Arbizu.
Iragarkiaren kodea: L2607951