2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Eguneko zentroko barruko gela
Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, udal bulegoetako iragarki-taulan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutako mugakideek. Hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia):
Sustatzailea: Mendabiako Udala.
Jarduera: eguneko zentroko barruko gela.
Tokia: Udaletxe plaza 3 behea (1716. lurzatia, 6. poligonoa).
Mendabian, 2026ko maiatzaren 29an.–Alkatea, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2607869