116. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Ordenantza fiskala, zakur askeen gaineko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2026ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zakur askeen gaineko tasak arautzen dituen udal ordenantza fiskala. Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta aurkezten ahalko dituzte erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Martzillan, 2026ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2607912