2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1483. lurzatian (El Silo kalea z.g.). Behin betiko onespena
Larragako Udalak, 2026ko apirilaren 29an egin bilkuran, behin betiko onetsi du lerrokadura eta altueren gaineko xehetasun-azterketa bat, Iñigo Vidarte Marcok eta Sara García Merinok sustatua, El Silo kalean (El Silo kalea z.g.; 1. poligonoa, 1483. lurzatia). Xehetasun-azterketaren hasierako onespenaren iragarkia 2026ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 5ean.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Horrenbestez, argitara ematen da onetsitako xehetasun-azterketaren araudia.
Larragan, 2026ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2606921