116. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2026ko 6. eta 7. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2026ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, onetsi zuen 06 eta 07/2026 aldaketak egitea 2026ko ekitaldiko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Uharten, 2026ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2607887