2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Usetxiko uso-postuen enkantea
Enkante publikora atera da, "ahoz" egiteko prozedura erabiliz, Usetxin (Esteribar) NA-10.385 mugapen publikoan dauden uso-migratzaileen postuen alokairua, 4 urteko epean honako postu hauetaz gozatzeko:
–3. sorta, 4. eta 5. postuena (Patsaranzokoetaburu): 1.283,91 euro (BEZik gabe).
Ez da onartuko tasazio mota estaltzen ez duen posturarik.
Enkantea Esteribarko Udaletxean egingo da (Orreaga etorbidea 13, Zubiri), 2026ko uztailaren 16ko 12:30etan.
Enkante honetan esleitzen ez diren postuak berriro enkantean jarriko dira uztailaren 23an, leku eta ordu berean (12:30etan), bigarren enkanteko %10eko beherapenarekin. Era berean, bigarren enkante honetan esleitzen ez diren postuetarako, hirugarren bat egingo da bigarrenaren ondoren, kasu honetan %20ko beherapenarekin.
Esteribarren, 2026ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2607892