2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Erreako uso-postuen enkantea
Enkante publikora atera da, "ahoz" egiteko prozedura erabiliz, Errean (Esteribar) NA-10.204 mugapen publikoan dauden uso-migratzaileen postuen alokairua, 4 urteko epean honako postu hauetaz gozatzeko:
–1. sorta, 1. eta 2. postuena: 1.301,11 euro (BEZik gabe).
–9. postua: 500 euro (BEZik gabe).
–10. postua: 500 euro (BEZik gabe).
–11. postua: 500 euro (BEZik gabe).
–12. postua: 400 euro (BEZik gabe).
–13. postua: 400 euro (BEZik gabe).
–14. postua: 400 euro (BEZik gabe).
–15. postua: 300 euro (BEZik gabe).
–16. postua: 300 euro (BEZik gabe).
–17. postua: 300 euro (BEZik gabe).
Ez da onartuko tasazio mota estaltzen ez duen posturarik.
Enkantea Esteribarko Udaletxean egingo da (Orreaga etorbidea 13, Zubiri), 2026ko uztailaren 16ko 12:00etan.
Enkante honetan esleitzen ez diren postuak berriro enkantean jarriko dira uztailaren 23an, leku eta ordu berean (12:00etan), bigarren enkanteko %10eko beherapenarekin. Era berean, bigarren enkante honetan esleitzen ez diren postuetarako, hirugarren bat egingo da bigarrenaren ondoren, kasu honetan %20ko beherapenarekin.
Esteribarren, 2026ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2607891