2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Ordenantza fiskala, arautzen dituena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren hobariak. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2026ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza bat, lur-ondasunen kontribuzioaren zergaren hobariak arautzen dituena.
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta aurkezten ahalko dituzte erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Berriobeitin, 2026ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2607890