2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena
Berako Udalak, 2026ko martxoaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Berako herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.
Espedientea jendaurrean ikusgai egon zen hogeita hamar egun baliodunean, dagozkion iragarkiak 2026ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 9an, eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik. Ez zen alegaziorik aurkeztu, eta, beraz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsia geratu da, eta haren testua argitaratzen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Beran, 2026ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
BERAKO HERRI-LURREN APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAREN ALDAKETA
86.bis.artikulua.
1.–Berako Udalak baratzeen aprobetxamendua esleitu ahal izanen die herri-lurretan ordenantza honen 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonei.
2.–Esleipen-prozedura zuzeneko esleipena izanen da, eta honela garatuko da:
–Interesdunak herri-lurra aprobetxatzeko eskabidea aurkeztu behar du. Harekin batera aurkeztu behar ditu krokis bat, kokapen zehatza azaltzen duena (poligonoa, partzela, UTM koordenatuak), eta landu nahi dituen metroak.
–Dokumentazio hori aurkeztu ondoren, Udalaren osoko bilkurak erabaki ahalko du aprobetxamendua arautzen duen agiria hasiera batez onestea, eta espedientea jendaurrean jarriko da 15 egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondoren.
–Jendaurrean egoteko aldia iraganik, alegaziorik aurkeztu bada, Udalaren osoko bilkurak ebatzi beharko ditu, behin betiko onartu baino lehen; alegaziorik aurkeztu ez bada, hasierako onespena behin betikoa izanen da automatikoki.
3.–Udalak urtero finkatuko du aprobetxamendu horrengatik ordaindu beharreko kanona.
4.–Baratze bat abandonatutzat hartuko da, ezarritako laboreak ez direla zaintzen garbi ikusten denean edo azaleraren %50 basabelarrek hartzen dutenean, edo izurrite edo bizkarroiek, hainbeste izanik, ondoko lurzatietako laboreen osasuna arriskuan jartzen dutenean.
5.–Baratze bat abandonatua dagoenean, adjudikaziodunak abisua jaso eta 15 egun natural izanen ditu behar bezala lantzeko. Bestela, esleipena baliogabetuko da, osoko bilkuraren erabaki arrazoitu baten bidez.
6.–Libre geratzen diren baratzak ordenantza honen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera esleituko dira.
7.–Gainerako gaiei dagokienez, ordenantza honetako 20. artikulutik 28. artikulura (biak barne) ezarritakoa aplikatuko da.
Iragarkiaren kodea: L2607965