116. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da kobratuko dela 2026. urteko lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatutakoarekin.

Aiegiko Udalak jakinarazten du landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea izanen dela 2026ko ekainaren 23tik uztailaren 31ra, biak barne.

Helbideraturik dauden ordainagiriak 2026ko uztailaren 31n kobratuko dira. Kasu horretan, zergadunak ez du batere izapiderik egin beharko.

Helbideratu gabeko ordainagiriak honela ordaindu beharko dira:

–CaixaBank: ES93 2100 3694 792200162891 edo Aiegiko Udalaren webguneko ordainketa-pasabidearen bidez: https://www.ayegui.org/pasarela-de-pago/.

Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, ezarriko dira Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean finkatutako errekarguak, eta behar diren izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Aiegin, 2026ko ekainaren 1ean.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2608006