116. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, Lurraren kontribuzioa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2026ko maiatzaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Lurraren kontribuzioa arautzen duen ordenantza fiskalean (hobariak jakinarazteko prozedura).

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe hori erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe iraganez gero, behin betiko onetsiko da hasierako onespena.

Antsoainen, 2026ko ekainaren 2an.–Alkatea, Marta Diez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2607990