116. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2026ko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2026ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an, bai eta Udalaren iragarki-taulan paratu ere, Ameskoabarrengo Udalak 2026ko apirilak 28an egin bilkura berezian hartu zen erabakia, hasiera batez onesteko 2026ko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik egin gabe, eta, beraz, behin betiko onesten dira aurrekontu-aldaketarako espedienteak, bat etorriz martxoaren 10eko 213. eta 214. artikuluetan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluarekin, aipatutako legearen 202. artikuluarekin loturik. Argitara ematen dira espedienteok, behar diren ondorioak izan ditzaten.

2/2026 ETA 3/2026 AURREKONTU-ALDAKETAK

Kreditu-gehigarriak:

ALDAKETA

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

2

4500.7680001

Ibarreko kontzejuendako dirulaguntzak - azpiegituretako inbertsioa

100.000 euro

3

9200.1200

Idazkariaren mailako soldata ordaintzea

4.517,50 euro

Finantzatzeko modua:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 104.517,50 euro.

Zudairin, 2026ko ekainaren 1ean.–Alkate udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2607948