2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2026ko lehen seihilekoa
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2026ko uztailaren 26an bukatuko dela 2026ko lehen seihilekoko hiri-lurreko ondasunen gaineko contribuzioa eta landa-lurreko ondasunen gaineko zergaren kuotak borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2026ko ekainaren 19an kargatuko dira kontuan.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Altsasun, 2026ko ekainaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2608010