116. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Merkatu txikia 2026an erabiltzea ordaintzeko borondatezko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2026ko uztailaren 5ean bukatuko dela merkatu txikia erabiltzea ordaintzeko borondatezko epea, 2026. urteari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2026ko ekainaren 10ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2026ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2607816