116. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LAKUNTZA

Ofizial administrari lanpostu baterako lehiaketa-oposizio mugatua: akats zuzenketa

Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2026ko ekainaren 5eko 109 zenbakian, ofizial administrari plaza baten lehiaketa-oposizio mugatua egiteko deialdia argitaratu zen. Bertan akatsak bazirela oharturik, hona hemen zuzenketak:

Honela dioen tokian:

6.3.1. Oposizioan ariketa hauek egingo dira:

b) Bigarren ariketa: praktikoa: kasu praktiko bat edo gehiago ebatziko dira, lanpostuaren eginkizunei, zereginei eta jardunari buruzkoak, eta II. eranskinean jasotako gai-zerrenda hartuko da erreferentziatzat.

Honela behar du:

6.3.1. Oposizioan ariketa hauek egingo dira:

b) Bigarren ariketa: praktikoa: kasu praktiko bat edo gehiago ebatziko dira, lanpostuaren eginkizunei, zereginei eta jardunari buruzkoak, eta I. eranskinean jasotako gai-zerrenda hartuko da erreferentziatzat.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Honela dioen tokian:

8.–11/2012 Foru Legea, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa.

Honela behar du:

8.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Lakuntzan, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L2608477